Cuadernos Hegoa
Ikerkuntza feministarako epistemologiari eta metodologiari buruzko gogoetak
Barbara Bigliak, gizarte esku-hartzea eta eraldaketa bilatzen duen ikerkuntza feministaren epistemologia eta metologiaren arloan digresioa aurkezten du. Bertan, ezagutzaren produkziora hurbilpen kritiko feminista izan daitekeena, dena eta izatea gustuko genukeenaren arteko eztabaidak gurutzatzen dira. Eztabaida horiek adibideekin gorpuztea da saiakera, eta modu horretan hausnarketa teorikoak “lurreratzea”. Artikulua zientziari egiten zaizkion kritika feminista nagusienak aurkezten hasten da. Horrekin batera, egileak berebiziko garrantzia egotzi egiten dio egun ezagutzeko erak birpentsatzeari, eta ez hainbeste ikerlarien identitate generizatuaz ohartzeari. Jarraian, gure ikerketetan proposamen epistemologiko feministak praktikara eramateko aurkitzen ditugun zenbait erronka azaltzen dira, proposamen horietako batzuren “sukaldea” irekiz eztabaidak abstrakzioan gera ez daitezen. Artikulua, hausnartzen jarraitzeko kezka eta proposamen zerrenda labur batekin amaitzen da.
Bigarren artikuluan, Ochy Curielek metodologia kritiko feministen erainkuntzan feminismo dekolonialaren ekarpenak aurkezten ditu. Horrela, feminismo hegemonikoaren boterearen, jakitearen eta izatearen kolonialitatea erreproduzitu egiten dituzten postulatu teoriko, epistemologiko, metodologiko eta etikoei buruz hausnartu dezagun gonbidapena luzatzen digu. Postkolonitatea eta dekolonitatearen arteko desberdintasuna argitu ondoren, egileak feminismo postkolonial eta dekolonialtzat ulertzen duena karakterizatzen du, zalantzan jarriz ikerketa feministetan ikuspegia, erreflexibitatea, subjektu objektu harremana eta intersekzionalitatea. Baita ere, egileak ezagutzaren produkzioan botere logikak erreproduzitzen dituztenen eta arraza, klase, sexualitate eta geopolitikak zeharkatuak diren adierazpen lekuak eta posizionamenduak eztabaidatzen ditu.
Hirugarren artikuluan, Mari Luz Estebanek euskal feminismoan ematen diren ezagutza zirkuituak aztertzen ditu, alegia, eremu ezberdinen artean jakitea produzitzeko eta zirkulatzeko eman diren modu nagusiak eta horien eraldaketak azken hamarkadatan. Horretarako, egileak Euskal Herriko feminismoaren bereizgarri batzuk kontuan hartzen ditu, baita unibertsitate kultura hegemonikoa eta bizi garen testuinguru sozial eta politikoa ere. Artikuluan zirkuitu horiek bere zabaltasun eta konplexutasun osoan ikustarazteko beharra argudiatzen da, eta horrekin batera ingurune desberdinen arteko harremanak hobeto sistematizatzearena. Zehazki, egileak aztertzen dituen feministen arteko elkarguneak unibertsitateko ikasgela eta emakumeen etxea (jabekuntza eskola) dira.
Número completo
Ver o descargar el número completo |
Tabla de contenidos
Artículos
Biglia Barbara, Ocho Curiel, Mari Luz Esteban
|
|
No hay comentarios:
Publicar un comentario